Hiriko 204 saltoki txikitan erosketak egiteko lehenengo jardunaldian, 2.500 `Barakaldo Bonu' saldu dira

Gabon aurreko asteetan saltokietan kontsumitzea du helburu Barakaldo Bonua kanpainak. ACE Barakaldoren egoitzan eta Gurutzetako Kultur Etxean eskuratu daitezke bonuak.

Barakaldo, 2018ko azariak 6

Arrakasta handia izaten ari da Barakaldoko Udalaren Inguralde Garapen Agentziaren eta Nafarroako Baserritarren Kutxaren  laguntzaz ACE Barakaldo Hiri Enpresen Elkarteak abian jarri duen `Barakaldo Bonua' kanpaina berria.  Atzo jarri ziren herritarren eskura 5.500 deskontu bonu, eta dagoeneko 2.500 tiket eskuratu dituzte kontsumitzaileek.   Gainerako 3.000 bonuak ACE Barakaldoren egoitzan - Arrandi kaleko 17an - eros daitezke, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera, bai eta, Gurutzetako Kultur Etxean - Balejo kaleko 4an ¿ ere, 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.    

Alkate Amaia del Campok eta ACE Barakaldoko buruak adierazi dute primeran doala kanpaina. "Garrantzitsua da merkatari txikiak babesteko jarduketak egitea, haiek dinamizatu eta aberasten baitute hiria. Erosteko 5.500 bonuoi esker, 165.000 euro txertatzea espero dugu hurbileko negozioetan".

Saltzaileak 20 euro ordaindu behar ditu bonuko. Udaleko Garapen Agentziaren 10 euro gehituko zaizkio bonuari, eta horrela 30 euroren balio izango du bonuak atxikitako saltokietan. Lagun bakoitzak 2 bonu erosi ahal izango ditu,gehienez, eta abenduaren 5era arte izango du erabiltzeko aukera, biak batera nahiz bereizita.  

204 dendek egin dute bat 'Barakaldo Bonua' kanpainarekin. Dendak erraz aurkitzeko,  kartel bat izango dute agerian erakusleihoetan nahiz sarreran.  Alde horretatik, ACE Barakaldo elkarteburuak nabarmendu du "era guztietako jarduerak dauzkala kanpainak, eta beraz, oso erakargarria gerta dakiokeela kontsumitzaileari, bide batez Barakaldon den eskaintza zabala ezagutu eta dirua aurrez dezakeelako Gabon aurreko asteetan. Hala dirudi, behintzat, bonu salmentaren erritmoa ikusita. Egun gutxi barru agortu egingo direla uste dugu".

Parte hartu duten saltokien zerrenda eta sustapenaren oinarriak www.acebarakaldo.com webean begiratzea dago.

SUBIR